Opens route in mobile browser or app

Algorta-Atxuriaga (Galdames)

by egizu

Oso bide laua da, bidegorriak eta bide berdeak elkartzen dituena; paisaia ederra dauka. Lau tunel zeharkatu behar dira, eta batzuek argiak badituzte ere, ez dute beti funtzionatzen; horregatik, bada, bizikletan fokoren bat eramatea komeni da (argirik gabe ere egin daiteke). Oso egokia da hasiberrientzat (Portugaleteko kanposantutik Atxuriagaraino) eta, besterik gabe, paisaiaz eta meatze-industriaren historiaz gozatu nahi dutenentzat. Bizikleta gainean ezin dugulako begiak itxi, baina itxiko bagenitu, garai bateko mea-trenean goazela egin genezake amets. Ondo ibili, eta gozatu


Route Overview

Route Details